XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Senar hiltzaileari emazte hiltzaileari, biei zigor berdina.

CARACAS (EFE).

- Feministek, puntu askotan eta gehienetan arrazoi osoa dutela, ez dugu dudarik.

Arra nagusi, emea mirabe eta arraren zerbitzuko.

Naturak biak berdin egin omen ditu.

Ez dirudi.

Esate baterako, azter dezagun Venezuelako Konstituzioa.

Etsenplua oso argigarria da gure ustez.

Demagun emazteak senarra engainatu duela eta senarrak emaztea adulterioan harrapatu eta bertan garbitzen duela.

Venezuelako legearen arabera, sei hilabetetik hiru urte arteko presondegia egotzi dakioke senarrari.

Hori bera alderantziz gertatzen baldin bada, hau da, emazteak senarra adulterioan harrapa eta bertan hiltzen badu, legearen arabera emazte hiltzaileari hogeita hamar urteko gartzela lepora dakioke.

Ez dezake inork uka hor badela diferentzia ikaragarria.

Hala ere biek, gauza bera egin dute, hots, ezkontidea adulterioan harrapa eta bera eho.

Diferentziarik ez delarik, nola eman dakioke bati bizpahiru urteko gartzela eta besteari, hogeita hamar urtetakoa?.

Dena dela, venezuelatarren begiak zerbait argitu dira, lege hori ezabaturik geratu baita.

Konstituzioko 423. artikulua geratu da indarrik gabe.

Beraz, hemendik aurrera, puntu horretan, arra eta emeak, eskubide berak izango dituzte.

Sonia Sgambatti delako emakume juez batek egin zuen legea ezabatzeko deia.

Auzitegi Gorenak eztiki hartu du horren eskabidea eta amore eman, senar-emazteen arteko eskubideak berdinduz.